Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Abaltzisketa
2009ko urtarrilak 7, Asteazkena

2008-09-05 | 12:56:12

Gizartea

"Zatoz Euskadiko bihotzera" hitzarmena sinatu dute Goierrik eta Tolosaldeak

Larraitzen elkartu dira turismoa sustatuko duen hitzarmenaren berri emateko

"Bi eskualdeetako produktu turistikoa handitzea eta sendotzea eta elkarlanean, dinamizazioarko eta pormozioarako ekimen bateratuak aurrera eramatea" dira helburu nagusiak. Aurkezpenean Patxi Plazaola Beasaingo alkatea, Jokin Bildarratz Tolosako alkatea, Iņaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari gisa eta Koro Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Turismoko saileko kontseilari ordea izan dira.

Tolosaldea eta Goierriren arteko "Zatoz Euskadiko bihotzera" hitzarmena sinatu zuten atzo, ordezkariak Larraitzen elkartu ondoren. «Bi eskualdeetako produktu turistikoa handitzea eta sendotzea, eta elkarlanean, dinamizaziorako eta promoziorako ekimen bateratuak aurrera eramatea» dira helburu nagusiak. Aurkezpenean Patxi Plazaola Beasaingo alkatea, Jokin Bildarratz Tolosako alkatea, Iņaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari gisa eta Koro Garmendia Eusko Jaurlaritzako Industria eta Turismoko saileko kontseilari ordea izan dira.
Jokin Bildarratzek aipatu bezala, lau kanpainari helduko diete, Goierriren eta Tolosaldearen artean promozioa eginez: Udazkenean, non gastronomia ardatza izango den. Bigarrena, Neguan: sasoi horretan sagardotegi munduari helduko diote. Udaberrian kanpainan, berriz, natura izango da oinarria, eta azkenik, Udaran. Azken honetan kulturari, tradizioari eta jaiei lotutako ekitaldiak izango dituzte kontuan. Naturari dagokionez, «Aralar Parke Naturalak lotzen gaitu eta Ernioko mendilerroak, Leitzarango haranak eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalak lotuta ditugu».
«Eskualde bakoitzak dituen produktu turistiko desberdinak beste eskualdekoarekin osagarriak dira», eta denak batuta, «Euskadiko nortasunaren adierazgarriak eta euskaldunen ibilbidearen isla dira era berean».
Dena dela, Patxi Plazaola Beasaingo alkateak adierazi bezala, «lehen pausoa elkar ezagutzea da, gaur egiten ari garena hain zuzen eta bigarrena hurbileko turistak erakartzea, beti elkarlanean».
Iņaki Galdosek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean hitzarmen honekin bat egiten duela adierazi du. «Produktu berri bat osatu dute, besteak beste, erakundeen arteko lana bultzatu dutelako».

«Produktu turistiko berria»

Hitzarmen honetan bi eskualderen arteko elkarlana hartzen da kontuan. Guztira 46 herri daude «turismoa eta Gipuzkoako bihotza bultzatu eta ezagutzera emango duen produktu berri honetan».
Koro Garmendia Eusko Jaurlaritzako Industria eta Turismoko saileko kontseilari ordeak «produktu turistiko berri honengatik» zorionak eman dizkie bultzatzaile eta sustatzaileei eta baita eskerrak eman ere. «Bi eskualdeak baturik berrikuntza gehiago egin daitezke turismoaren alorrean, paisaia, gastronomia eta kultura kontuan izanik». «Era diferente eta berriak erabiliz» jarraitu du Garmendiak, «produktu berria merkaturatzea lortu dugu. Pauso kualitatiboa eman da honela». Aldi berean, elkarlanean turismoa bultzatzea «oso inportantea» dela adierazi du, «ekonomiaren alor garrantzitsu bat baita».
Gipuzkoan turismoa hiru ataletan banatu dute: kostaldea, hiriburuak eta azkenik jana, natura, tradizioa eta jaiak batzen dituena: «Geure kasua, Euskal Herriaren bihotza». Oraingo «erronka turismo hau era diferenteez merkaturatzea eta egituratzea da».

«Lan estilo honi jarraituz»

Bildarratzek, bukatzeko, garrantzitsuena, «lan estiloa» dela azpimarratu du. «Euskal Herria txikia da eta 46 herrik hartzen dute parte produktu berri honetan. Lan egiteko modu bateratu hau da jarraitu beharreko ildoa. Kanpora begira, bat bagina bezala aritzea, hain zuzen».
Hitzarmenean lana dinamizatzea eta promozioa azpimarratuko dituzte. Lana dinamizatu, hala nola, azokak daudenean adibidez, leku bateko zein besteko datak kontuan izanik, antolatzen, begiratuz... Promozioari dagokionez, elkarrekin egingo dute ere: arestian aipatutako lau kanpainak present izango dituzte: Udazkenean, Neguan, Udaberrian eta Udaran, hain zuzen ere.
«Batzeko jarrera da: 86.000 biztanle gaude honetan eta ez da turismoa bakarrik lantzeko: industria, gizartean, osasunean... denean gehiago emango da». Bildarratzek, dena dela, «pixkanaka» egituratzen joango den proiektua dela adierazi zuen, «baina bide honetatik jarraituta».
Azken helburua «turisten gau kopurua gure eskualdeetan areagotzea» da: bi eskualdeak baturik, «Tolosaldera eta Goierrira bideratu nahi ditugu bai Donostiatik, baita Euskadiko beste edozein lekutatik ere.

Euskadi mailan erreferente izan nahi dugu».

Bukatzeko, Bildarratzek Tolosaldea Garatzeneko Jose Luis Urdangarin eta Goiturko Niko Osinalde ere zoriondu ditu, «egindako lanarengatik. Hauen lana ere eskertzekoa da».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Larraitzen sinatu dute hitzarmena.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.