Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Abaltzisketa
2008ko irailak 8, Astelehena

2008-04-29 | 18:03:04

Artzaintza

18.000 ardi, 750 behi eta 650 behor igoko dituzte etzi Aralarrera

Larreak irekiko dituzte etzi 12:00etan Larraitzen eta aitzaki horrekin urtero bezala jai egun polita antolatu dute bertan, musika, azoka, bertsolariak etabarrekin

Bihar Larraitzen festa eguna izango da, urtero bezala larreak irekiko baitituzte. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eguna jai giroan ospatzeko. Jai eguna Aralarko larreak irekitzeko aitzakia izaten da urtero. Azken urteetan egin den bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako departamenduak eta Enirio Aralarko Mankomunitateak antolatu dute jaia eta egitarau oparoa prestatu dute egun pasa egiteko.

Ostegunean 18.000 ardi, 650 behor eta 700 behi inguru igoko dituzte Aralarko larreetara, Txindoki ondoko lepotik hasi eta Igaratza aldera arteko larreetara alegia, eta bertan igaroko dute uda, baita udazkeneko zati bat ere. Azkeneko urteetan artzain gutxiago dauden arren, Aralarren bazkatzen egoten den abere kopuruak ez du behera egin. Joxe Antonio Irastorza Enirio Aralar Mankomunitateko basozainak artzain bakoitzak kantitate handiagoak dituelako dela dio. «Lehenago ziren ganadu-zale gehiago, baina kantitate gutxiagorekin. Orain ganadero batek lehenago zenbaitek adina abere izaten ditu, mekanizazioa dela eta, gauzak erraztu egiten dira, bai udan belarra biltzeko, eta lehenago ere ardiak jeizten eskuz ari bazinen muga bat zenuen. Baina orain mekanizazioaren ondorioz kantitateak gora egin du».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.