Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Abaltzisketa
2008ko irailak 8, Astelehena

Azken ordukoak

2007-02-18 | 11:45:34

Gosaldu ondoren indarberriturik jarraitu dute dantzan

Baserriz baserri Larraitz auzora joango dira

Ez du erantzunik

Eguraldi txarra egin arren, giro bikainean amaitu dira Sanjoan jaiak

2004-06-28 | 14:13:21

Eguraldi txarra egin arren, giro bikainean amaitu dira Sanjoan jaiak

Atzo apustua, zaldi karrera eta aizkolariak izan ziren

Euri langarra egin zuen arren, jende ugari gerturatu zen atzo Abaltzisketara; 17:00etan hasi ziren atzoko sanjoanetako ekitaldiak. Amezketatik Abaltzisketara bitarteko ibilbidean jende ugari ikus zitekeen; izan ere bertan izan baitzen zaldi karrera eta txirrindularia eta rolleskilariaren arteko apustua. Ondoren, aizkolariak izan ziren plazan.

Ez du erantzunik

Plater tiraketa eta jubilatuen hamaiketakoa goizeko ekitaldiak

2004-06-24 | 13:02:17

Plater tiraketa eta jubilatuen hamaiketakoa goizeko ekitaldiak

Arratsaldean pilota partidak jokatuko dira

Iaz antolatu zuten lehenengoz herriko jaietan plater tiraketa; Sagastiberriko zelaietan bildu dira 20 lagun inguru. Guztiak gizonezkoak eta ehiztaria amorratuak. 11:30ean entsegatzen hasi dira eta 12:00etan eman diote hasiera lehiaketari.

Ez du erantzunik

Txantxoak, baserriz-baserri

2004-02-22 | 15:38:19

Txantxoak, baserriz-baserri

Abaltzisketako txantxoak baserriz baserri ibili dira Txantxo-dantzan. Herriko baserriak bisitatu ondoren, Larraitzen ere egin dute erakustaldia herriko gazteek. Alde batetik bestera ibili ondoren, Larraitz-Gain jatetxean indar berritzeko asmoa agertu dute.

Ez du erantzunik

Elikadura energetikoa hizpide

2004-02-21 | 11:16:50

Elikadura energetikoa hizpide

Elikadura energetikoari buruzko hitzaldia izan zen atzo gauean Abaltzisketako kultur gelan Montse Bradforden eskutik. Gaur eta bihar, gaia sakonago landuko dute hamabi orduko ikastaroa egingo baitute 40 pertsona inguruk.

Ez du erantzunik

2004-01-30 | 10:39:58

Sukalde naturalaren eta energetikoaren inguruko ikastaroa

Montse Bradford sendagile ezagunak eskainiko du ikastaroa otsailaren 21ean eta 22an

Bi egunetako ikastaroa eskainiko du Montse Bradford sendagile ezagunak Abaltzisketako Kultur Etxean; barne energiara bidaia egiteko hastapen ikastaroa eskainiko du Bradfordek otsailaren 21ean eta 22an. Aurreko egunean, otsailaren 20ean, gai horren inguruko hitzaldi irekia ere eskainiko du. Dagoeneko ireki da ikastaroan izena emateko epea; informazio gehiagorako deitu 943-49 45 10 (Malen) edota 619 48 97 70 (Sara) telefono zenbakietara.

Ez du erantzunik

2003-12-17 | 17:22:50

Lurrikara Txindoki inguruan

Lurrikara indartsua gertatu da Txindoki inguruan

Goizeko 6:00etan lurrikarak sortarazitako zaratarekin esnatu dira abaltzisketako bizilagunak. Adituek jakitera eman dutenez, "eskalan %7ko indarreko lurrikara" izan da. Lurrikararen ondorioz Txindoki menditik eroritako harkaitz zatiek Larraitzerako bidea oztopatzen dute.

Ez du erantzunik

Agenda

Zinema

'El caballero oscuro' filma
TOLOSA, Leidor aretoa - 2008-09-06

Deialdiak

Futbolari alebinentzat
VILLABONA, Arratzain futbol zelaia - 2008-09-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.