
2007-10-01 | 11:38:02
Gizartea
Abaltzisketan ez dute telefono seinalerik
Amezketan egindako telefono harien lapurretaren ondorio zuzena izan da
Herritar batek ziurtatu bezala, 13 bat egun daramatzate telefono seinalerik gabe Abaltzisketan. Lehengo astean eguerdi batean konpondu zuten, baina berriz ere arratsaldean seinalea galdu zuten.
Amezketan ere berdin jarraitzen dute gaur. Ostiraleko gauean egin zuten lapurreta eta 600 metro eraman zituzten lapurrek. Besteen artean, bai Amezketako eta Abaltzisketako Udalek ezin dituzte deiak jaso, matxura dela-eta. Momentuz, ez dute matxuraren konponketaren berririk eman.
Amezketako lapurretaren ondorioz, ez da seinalerik gabe dagoen herri bakarra. Bedaio auzoan ere berdin daude; gaur, oraindik ez dute seinalerik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.