
2007-06-06 | 13:21:04
Natura
Hiru putrek bi eguneko zekorra erasotu dute
Ziurrenik hil egingo da, giharrak eta heste batzuk kaltetu dizkiotelako
Larraizko larretan zegoen zekorra, eta jabearen arabera, lozorroan zegoela-edo, erasotu zioten atzo, eguerdian. Inguruan zeuden sasi-garbitzaile batzuk behikumea hiru putrek arrastaka zeramatela ikusi zuten, zekorra zutik zegoela, eta haien makinekin hiru saiak izutzen ahalegindu ziren. 10 minutu gehiago beharko zituzten animalia momentuan hiltzeko.
Haragitarako zekorrak hiru egun ditu, baina atzo erasotu zioten hiru saiek. Albaitariarenera eraman zuten, baina seguruenik hil egingo da, "ipurdi inguruko giharrak janda dauzkalako eta hesteak ere kaltetu dizkiotelako".
Arkaitz Garmendia da zekorraren jabea, eta atzo eguerdian, 12:00ak aldera hots egin zioten, putreak han zeudela esateko. Animalia hartu eta albaitariarenera eraman zuen, lasaigarriak eta halakoak emateko. Abaltzisketako Udalaren lurretan daude aziendak, eta bertan 5 abeltzainenak daude. Orain, hilzorian dagoen zekorra baserrira eraman dute, Sarobera, hain zuzen. Abeltzainak kezkatuta daude, "honek soka luzea ekar dezake, putreak gosetuta dauden bitartean".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Arkaitz Garmendia, hil egingo den zekorra ondoan duela. Atzealdea oso kaltetuta dauka.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.