Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Abaltzisketa
2009ko urtarrilak 7, Asteazkena

Azken ordukoak

"Zatoz Euskadiko bihotzera" hitzarmena sinatu dute Goierrik eta Tolosaldeak

2008-09-05 | 12:56:12

"Zatoz Euskadiko bihotzera" hitzarmena sinatu dute Goierrik eta Tolosaldeak

Larraitzen elkartu dira turismoa sustatuko duen hitzarmenaren berri emateko

"Bi eskualdeetako produktu turistikoa handitzea eta sendotzea eta elkarlanean, dinamizazioarko eta pormozioarako ekimen bateratuak aurrera eramatea" dira helburu nagusiak. Aurkezpenean Patxi Plazaola Beasaingo alkatea, Jokin Bildarratz Tolosako alkatea, Iņaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari gisa eta Koro Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Turismoko saileko kontseilari ordea izan dira.

Ez du erantzunik

2008-06-11 | 11:56:20

Hilaren 22an zaldi lasterketa antolatu dute, jaien egitarauaren baitan

Amezketa eta Abaltzisketa artean egingo dute, maldan gora

Aurten ere, Abaltzisketako San Juan jaietan zaldi lasterketa antolatu dute. Beti bezala, Amezketa eta Abaltzisketa artean egingo dute, biak lotzen dituen errepidean. 2,5 km inguruko ibilbidea da, dena maldan gora. Ibilbidea laburra da, baina oso ikusgarria. Hilaren 22an izango da arratsaldez, 18:00etan. Izena emateko epea hilaren 20an ixten da.

Ez du erantzunik

2008-04-29 | 18:03:04

18.000 ardi, 750 behi eta 650 behor igoko dituzte etzi Aralarrera

Larreak irekiko dituzte etzi 12:00etan Larraitzen eta aitzaki horrekin urtero bezala jai egun polita antolatu dute bertan, musika, azoka, bertsolariak etabarrekin

Bihar Larraitzen festa eguna izango da, urtero bezala larreak irekiko baitituzte. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eguna jai giroan ospatzeko. Jai eguna Aralarko larreak irekitzeko aitzakia izaten da urtero. Azken urteetan egin den bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako departamenduak eta Enirio Aralarko Mankomunitateak antolatu dute jaia eta egitarau oparoa prestatu dute egun pasa egiteko.

Ez du erantzunik

2008-04-26 | 18:09:36

Apalantzak irabazi du I. Ņaņarri Rallyesprinta

Bigarren, berriz, Zapirain, eta hirugarren Lujua. Jendez beteta, autoen hotsaz eta abiaduraz gozatzen. Irudian, Joseba Zapirain. Bigarren bideoan, Artetxe igaro denekoa.

Erantzun 1

2008-02-03 | 13:09:28

Txantxoen saioa goizean

Txantxoek baserriz baserri dantzatzen dute, puska biltzen

Ez du erantzunik

2007-12-21 | 14:07:43

Santomasak Abaltzisketan

Herritarren postuekin osatutako azoka berezia egiten dute urtero. Aurten ere giro polita egon da.

Ez du erantzunik

2007-10-01 | 11:38:02

Abaltzisketan ez dute telefono seinalerik

Amezketan egindako telefono harien lapurretaren ondorio zuzena izan da

Herritar batek ziurtatu bezala, 13 bat egun daramatzate telefono seinalerik gabe Abaltzisketan. Lehengo astean eguerdi batean konpondu zuten, baina berriz ere arratsaldean seinalea galdu zuten.

Ez du erantzunik

Hiru putrek bi eguneko zekorra erasotu dute

2007-06-06 | 13:21:04

Hiru putrek bi eguneko zekorra erasotu dute

Ziurrenik hil egingo da, giharrak eta heste batzuk kaltetu dizkiotelako

Larraizko larretan zegoen zekorra, eta jabearen arabera, lozorroan zegoela-edo, erasotu zioten atzo, eguerdian. Inguruan zeuden sasi-garbitzaile batzuk behikumea hiru putrek arrastaka zeramatela ikusi zuten, zekorra zutik zegoela, eta haien makinekin hiru saiak izutzen ahalegindu ziren. 10 minutu gehiago beharko zituzten animalia momentuan hiltzeko.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.