
2010-02-27 | 19:23:16
Garabi bat erori da etxe baten gainera
Kalte materialak baino ez ditu eragin
Haize bortitzaren ondorioz, 14:40 zirenean garabi bat erori da Abaltzisketako plazan kokaturiko 3 solairuko etxe baten gainera. Ondorioz, bertan bizi diren herritarrek atera beharra izan dute, baina kalte materialak baino ez ditu eragin istripuak.
2010-02-14 | 10:53:25
Txantxoek makilak gogor astindu dituzte
Goizetik, baserriz baserri aritu dira txantxoak eskean
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Abaltzisketako txantxoa | Erabiltzailea: Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza
2009-12-01 | 18:01:32
Zerbitzu Etxeko lehen harria jarri dute
Balioanitzetarako eraikinaren obrei hasiera sinbolikoa eman diote Jesus Mari Gorostidi Abaltzisketako alkatea, Markel Olano ahaldun nagusiak eta Rafa Uribarren Landa Garapenerako diputatuak
Abaltzisketako Zerbitzuetxearen lehen harria jarri zuten atzo, obrari sinbolikoki hasiera emanez. Ekitaldian Jesus Mari Gorostidi Abaltzisketako alkatea, Markel Olano ahaldun nagusia eta Rafa Uribarren Landa Garapeneko diputatua izan ziren. Proiektu horrekin hasten dira Landagipuzkoa 32 programan jasota dauden Gipuzkoako udalerri txikietan balioanitzeko azpiegiturak jartzeko inbertsioak. Proiektu horrek herriarentzat «hobekuntza handia» suposatzen duela dio Jesus Mari Gorostidik eta hainbat ekitaldi eta zerbitzuetarako egun dagoen leku faltari irtenbidea emateko balioko duela.
2009-11-05 | 17:27:58
Abaltzisketa eta Larraitz arteko bide egokitua inauguratu dute
Foru Aldundiko, Kutxako eta Abaltzisketako Udalaren ordezkariak izan dira bertan
Abaltzisketa eta Larraitz lotzen dituen bide egokitua inauguratu dute gaur Markel Olano diputatu nagusiak, Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak, Rafa Uribarren Landa Garapeneko diputatuak eta Jexux Mari Gorostidi Abaltzisketako alkateak. Inauguraziora ere gonbidatu dituzte Enirio-Aralar Mankomunitateko alkateak eta eskualdetik Altzo, Amezketa eta Orendaingo ordezkariak izan dira.
2009-09-05 | 17:28:01
Pertsona bat erreskatatu dute Txindokitik
Ertzaintza helikopteroarekin bertaratu da, 12:00ak aldera
Gaur eguerdian Abaltzisketan, Txindoki mendiko Alotza inguruan, 49 urteko gizon bat erreskatatu du Ertzaintzak helikopteroz, abereak zaintzen ari zenean istripu bat izan ondoren.
2009-06-29 | 12:13:41
Hirukoteak irabazi du Txindokirako igoeran
Xabi Lasa 2 minutu eta 54 segundora iritsi zen
Giro bikaina izan zen atzo Larraitzen. Udalak espero bezala, aurreikuspenak bete egin ziren: auto gehiago ez sartzeko bidea moztu egin behar izan zuten. 51 minutu pasatxotan egin zuen irukoteak. Guztira sei kilometro inguru ziren, Abaltzisketatik hasi eta Txindokiko puntaraino.
2009-06-16 | 12:31:37
X. Zaldi lasterketa antolatu dute iganderako
Bi kilometro eta erdiko aldapa igo behar da, Amezketatik gora
Abaltzisketako San Juan jaietan X. zaldi laisterketa antolatu dute. Beti bezala Amezketa eta Abaltzisketa artean egingo da, biak lotzen dituen errepidean. 18.00etan izango da eta izena emateko epea ostiralean itxiko da. Honetarako telefono zenbakia hau da: 605 75 67 43.
2009-04-25 | 17:00:33
Irudian, Ramon Apalantza ziztu bizian pasatzen. Momentuz, Joseba Zapirain doa lehenengo
Topaketak
Guraso topaketa
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2010-03-22
Mendi irteera
Aiako Harria-Lesaka
TOLOSA, - 2010-03-19
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.